Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laphitz, Frantzisko

Nafarroa Behereko idazlea (Arizkun, Baztan, 1832 - Buenos Aires, Argentina, 1905). Arizkunen jaio bazen ere Irisarrikoa zen familia osoa eta bertan bizi izan zen, harik eta Hazparnera lehen ikasketak egitera joan zen arte. Larresoroko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak, gero. Baigorriko erretore lagun eta Altzaiko erretore izan zen. 1867an Michel Garikoitzek Betharramen sortutako Jesusen Bihotzeko kongregazioan sartu zen. Urte berean Bi saindu hescualdunen bizia: San Iñazio Loyolacoarena eta San Franzizko Zabierecoarena obra eman zuen argitara. Nabarmenak dira biografia lan horretan autoreak duen kontakizunezko maisutasuna eta estilo landua. Hego Amerikara igorria izan zen, eta Argentinan, Paraguain eta Uruguain ibili zen misiolari. Montevideoko Euskal-Etchea izeneko ikastetxea sortu zuen.