Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapeyre, Martin

(«Pčre Damien» erlijio izenez). Lapurdiko idazlea (Azkaine, 1842 - Beloke, 1894). Hazparneko misiolaria izan zen, eta 1875ean Belokeko abade etxe beneditarra sortu zenean bertan sartu zen. 1892an Lapeyrek, autore izenik gabe, Kantika ezpiritualak izeneko liburuxka atera zuen, zuberotarrentzat pentsatua.