Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapeyre, Etienne

«Estebe Lapeyre» Lapurdiko idazlea (Azkaine, 1840 - Azkaine, 1893). Larresoroko eta Baionako apaizgaitegietan ikasketak egin ondoren apaiz egin zen, 1863an. Uztaritzeko eta Bidarteko erretore izan zen, besteak beste. 1889an Baiona ondoko zahar etxe bateko kapilau izendatu zuten. 1891n Credo edo Sinhesten dut Esplikatua, zembeit hitzekin lehen zathian erlijioneaz eta fedeaz izeneko erlijio liburua argitaratu zuen. Bestalde, Hazparneko kalbarioa izeneko liburuan (1892) Lapeyreren bi erakustaldi ere ageri dira: Jesus Olibetako baratzean eta Jesus Judasez saldua.