Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Landart Urruti, Daniel

«Daniel Arberu», «Laguna», «Mutiko gazte bat» Nafarroa Behereko idazle eta antzerkigilea (Donostiri, 1946). Tipografoa bizibidez. Gazte, Pan-Pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Landartenak dira, besteak beste, Mendiko bakea (1962), Hilak hil (1963), Herro eta nigar (1964), Gure haurra (1966), Hil biziak (1973) eta Bai ala ez (1972), Nola jin, hala joan…(1981) antzerki lanak. Horietako antzerki lan batzuk bildu eta, beste batzuekin batera, Erranak erran (1981) delako bilduman argitaratu zituen. Bestalde, 1978an, Aihen ahula haurtzaroko oroitzapen liburua eman zuen argitara. Lorcaren Odol ezteiak eta Brecht-en Amaren armak itzuliak ditu. Azken urteotan plazaratu ditu Batita haundia (1994) eta Anaiaren azken hitzak eleberria (1999). Euskal Kultura Erakundearen zuzendariorde ere bada.