Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

landare-zorri

iz. Zool. Afidoen familiako zenbait intsektu bizkarroiren izena. Hemipteroen ordenako familiarik ugarienetakoa da. Txikiak, biribilak edo biribil samarrak eta hegodunak nahiz gabeak izan daitezke. Janaria landareetatik bilduz bizi izaten dira. Kalte handiak egiten dituzte landareetan. Ezagunenak filoxera (Phylloxera vastatrix), baba-zorria (Aphis fabae), sagar-zorria (Eriosoma lanigerum) eta arrosa-zorria (Macrosiphon rosae) dira.