Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

landalur

iz. Geol. Litosferaren azaleko geruza, landatzeko lurra. Landareen euskarria da landalurra, eta hazteko behar dituzten elikagaien hornitzailea. Landalurrak gai organikoak izaten ditu, hots, landare eta animalia hondakinak, mikroorganismoek beren usteltzeaz sorturiko aminoazidoak, azukreak, bitaminak eta beste, eta humusa. Aldaketa kimikoaren ondorioz, ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa, fosfatoak, eta landareentzat beharrezko diren katioiak eratzen dira.