Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Landa, Karmelo

Bizkaitar irakasle eta politikaria (Ea, 1953). EHUko kazetaritza fakultatean irakaslea da, eta HBko parlamentario izan zen sei urtez Europako Parlamentuan. Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide eta bozeramaile izanik, 1996ko hauteskunde kanpainan ETAren bideo bat zabaltzeagatik kartzelatua izan zen 1997an gainerako 21 mahaikideekin batera. 1999ko uztailean, Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera utzi ondoren, aske irten ziren HBko mahaikideak. HBk 2000. urtean osatu zuen Mahai Nazional berrian mahaikide izaten jarraitu zuen Landak, Politika Instituzionalaren ardura bere gain hartuta.