Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lamote

iz. Zool. Esparidoen familiako arrain hezurduna, bisiguaren antzekoa, 50 cm inguru luzea (Pagellus erythrinus). 12 arantza gogorreko bizkar-hegala eta 11 bat arantzako uzki-hegala izaten ditu. Kolorez gorrixka eta oso haragi onekoa da. Itsaso Atlantikoko iparraldean eta Mediterraneo itsasoan bizi da.