Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laminariazeo

izond. Bot. Laminarialen ordenako izen bereko itsas belarrez esaten da. Neurriz handiak dira; 90 m edo luzeago egin daitezke. Bi atal nagusi izaten dituzte: garro itxurako sustrai sendoak, landarea itsas hondoari itsasteko balio dutenak, eta hosto moduko zurtoin luze zabalak, osoak edo ebakidunak. Laminariazeo mota batzuek gasezko puslak izaten dituzte, ur gainean egoteko. Iparburuko eta Hegoburuko itsasoetan hazten dira, batez ere.