Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lampedusa, Giuseppe Tomasi di

Italiar eleberrigilea (Palermo, 1896 - Erroma, 1957). Siziliako ospe handiko familia bateko semea zen, eta Letonian, Frantzian eta Ingalaterran bizi izan zen. Bi mundu gerretan borrokatu zen eta 1958. urtean gerora ospetsu bihurtu zuen Il gattopardo eleberria eman zuen argitara. Harena da, halaber, hil ondoren plazaratu zen Racconti kontakizun laburrez osaturiko liburua (1961).