Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lagoya, Alexandre

Frantses gitarrista, egiptoarra jatorriz (Alexandria, 1929 - 1999). Nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Villa-Lobos eta Castelnuovo-Tedescorekin ikasi zuen. Parisen Ida Presti ezagutu zuen, eta gitarrista bikote ospetsua osatu zuten biek elkarrekin. Bikoteak Bi gitarretarako kontzertua (1956) obra famatua konposatu zuen. Harrezkero, musikari askok idatzi zituzten musika lanak bikote honentzat. Lagoya Parisko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen 1969. urtetik 1994. urtera. Ondu zituen lanen artean daude: Rêverie et caprice (gitarra bakarrerako) eta Prélude (bi gitarrarako). Gitarra jotzeko teknikan hainbat berrikuntza sartu zituen: eskuin eskuaren posizio berria, pizzicatoa azkartzeko eta staccatoa hobetzeko posizio berriak, eta bi haritan txioa egiteko aukera.