Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lagomorfo

izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Neurriz txikiak edo erdikoak izan daitezke. Goiko bi ebakortzak oso zorrotzak, eta etengabe hazten zaizkienak dituzte. Ez dute letaginik. Ordena horretako animaliarik ezagunenak untxia eta erbia dira. Bi familia biltzen ditu ordenak: leporidoak eta otxotonidoak. Hego Amerikako hego muturrean, Madagaskarren eta Australian izan ezik, mundu guztian bizi dira.