Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lagrange, Joseph Louis

Frantses matematikaria (Turin, 1749 - Paris, 1827). Euler-ekin batera XVIII. mendeko matematikaririk garrantzitsuena. 1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turin-en eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euler-en ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.  v  Lagrangeren funtzioa (L). Mek. Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.  v  Lagrangeren ekuazioak. Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da, hala: