Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laborit, Henri

Frantses mediku eta biologoa (Hanoi, 1914 - Paris, 1995) . Parisen egin zituen ikasketak. Gizakiaren portaera arazoei buruz eta sendagai neuroleptikoen erabilera terapeutikoari buruz egin zituen ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Hainbat azterlan argitaratu zituen: Anestesia, sendagaien sinergiak erraztua; biologia eta egitura (1968); Aurreko bizitza (1989); Portaeren zerrenda (1994), eta abar.