Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Labordeta, José Antonio

Espainiar olerkari, kantautore eta musikaria (Zaragoza, 1935). Miguel Labordeta olerkariaren anaia. Espainiako kantu idazle nagusietako bat da, berak sortutako lanen artean olerkiak eta kritika soziala adierazten duten kantuak nabarmentzen dira. Azken urteotan telebistaz zabaltzen aritu da Espainiako nekazari lurraldetako bazter ezkutuenen berri, inguru horietan egindako ibilaldiak eta haietan jasotako iritziak agertuz. Labordetaren lan aipagarriak dira: Cantar y callar (1967) eta Poemas y canciones (1976).