Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La Salle, René-Robert, Cavelier de

Frantses esploratzailea (Rouen, 1643 - Louisiana, 1687). Kanadara joan zen eta Montrealdik gorako lurraldeetan ibiltzeko baimena lortu zuen. Kanadako hizkuntza batzuk ikasi zituen. 1669an Ohion eta Aintzira Handien lurraldean ibili zen eta 1681-1682. urteetan Mississippi ibaian behera jo zuen Mexikoko golkoko bokaleraino. Espedizioko kide batek hil zuen 1684an Louisianan.