Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La Rochefoucauld, François de

Frantses idazle moralista (Paris, 1613 - Paris, 1680). La Rochefoucauld Llancourteko VI. dukea izan zen. Ikasketa militarrak egin zituen gaztetandik eta Richelieu kardinalarean aurkako mugimenduetan parte hartu zuelako preso hartu zuten 1637an. 1648an, Mazarino kardinalaren aurkako matxinadan parte hartu zuen (Fronda) eta larri zauritu zuten 1652an, Condé-ren gudarosteko buruzagia zela. Gerra eta politika joko hauek guztiak utzi eta, erregearen mendean jarri ondoren, sartu zen literatura munduan. Bere Réflexions ou Sentences et Maximes (1665) liburuaz eskandalua eraman zuen Parisko literatura giroetara, obra horretan gizakiari buruz nagusitzen den ikuspegi guztiz ezkorragatik. Maxima haietan, gizonei bizitzako maila guztietan darien berekoikeria salatu zuen La Rochefoucauld-ek. 1665-1678 bitartean plazaratu zuen bere obra eta urte horietan guztiz zorroztu zuen estiloa. Erdi itsu utzi zuen gaitz batek jo zuen zahartzaroan.