Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kurpil

Donostiako literatura aldizkaria, gaztelaniaz. 1973an atera zen lehen alea. Santiago Aizarna izan zen zuzendaria. 1976an desagertu zen 12 zenbaki atera ondoren. Bertan idatzi zutenen artean azpimarra daitezke: Jorge G. Aranguren, Angel García Ronda, Ricardo Ugarte, Felix Maraña, Ramiro Pinilla, Pablo Antoñana, Carlos Aurtenetxe, Rafael Castellanos, Carlos Sanz.