Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuprin, Alexander Ivanovitx

Errusiar idazlea (Narovchat, Pensa, 1870 - Leningrad, 1938). Militar izateari utzi zion eta Gorkiren idazle taldearekin batera ibili zen. Hasierako ipuinetan eta lehen eleberrian (Erronka, 1905) gudarosteko giroa deskribatu zuen. Hurrengo ipuin eta eleberrietan, errealismora hurbildu bazen ere, joera melodramatikoa agertu zuen, Kiplingen eta Londonen bidetik: Rybnikov kapitaina (1906), Granatez egindako besoko uztaia (1911), Hobia (1910). Iraultza ondoren Frantziara atzerriratu zen, eta idazten jarraitu zuen. Eritasunak jo eta hiltzear zela, atzera Errusiara itzultzea erabaki zuen. Beste obra batzuk: Ikasle ofiziala (1928-33), Urrezko oilarra (1932), eta Jeanette (1932-33).