Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuku belar

iz. Bot. Urrebotoiaren familiako belar landarea, hosto iraunkorrak dituena, 60-70 cm luzea eta lorategietan hazten dena (Aquilegia vulgaris). Taldean hazten da. Hosto berde grisaxkak ditu, biribilak eta ebaki handitakoak; lorea berriz inbutu itxurakoa, bost hostokoa eta kirten-luzea, kolorez gorria, urdina, morea edo zuria izan daiteke.