Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krleza, Miroslav

Kroaziar idazlea (Zagreb, 1893 - Zagreb, 1981). Kroaziako eleberrigile eta dramagile nagusienetakoa izan da XX. mendean. Militarra izan zen gaztetan baina Lehen Mundu Gerraren ondoren armak utzi eta literaturan barneratu zen. Kroaziako Lexikografia Institutuko eta Jugoslaviako Idazleen Batasuneko lehendakaria izan zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Narrazioa eta drama landu zituen; injustizia salatzen du bere obretan. Obra nagusiak: Glembajevi drama trilogia (1932, Glembaj Familia), Povratak Filipa Latinovica Kroazia Austriako inperioaren mendean zeneko burgesiari buruzko satira (1932, Filipa Latinovic-en itzulera), Hrvatski bog Mars ipuin bilduma (1922, Marte jainko kroaziarra) eta Balade Petrice Kerempuha (1936, Petrica Kerempuh-ren balada).