Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krivoi-Rog

Ukrainako hegoaldeko hiria, Inguletz Dnieper ibaiadarraren eta Saksagan ibaiaren lotunean. 713.000 biztanle (1991). Munduko burdingintzagune garrantzitsuena da (50 milioi tona burdina urtean). Uranio meatzeak (Terny, 1969an Krivoi-Rogek anexionatu zuen hirian). Metalgintza, mekanika industria.  v  Historia. Kosakoen gunea zen XVII. mendean eta 1881. urtean hasi zen frantses konpainia bat bertako burdina ustiatzen. Naziek okupatu zuten hiria 1941ean eta guztiz suntsitu zuten bertako industria azpiegitura 1943-1944. urteetan, sobietarrak berriro sartu aurretik. Eraberritu egin zituzten instalazioak gerra ondoren eta industria hiri garrantzitsu bihurtu zen Krivoi-rog 1960. urtetik aurrera.