Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krebs, Johann Ludwig

Alemaniar musikagilea eta organista (Butterlstedt, Weimar-tik gertu, 1713an bataiatua - Altenburg, 1790). J.S. Bach-en ikasle onenetako bat izan zen Leipzig-eko Thomasschule-an. Gorteko eta elizako organista izan zen. Teklaturako piezak, suiteak eta preludioak idatzi zituen; eliz musika korala, organorako piezak, ganbera musika eta fugak.