Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kortatu

Euskal rock taldea, 1984. urtean sortu zena Irunen, Mattin Sorzabalbere (bateria), Iñigo Muguruza (baxua) eta Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa) musikarien eskutik. Sortu eta berehala, Treku Armendariz bateriak Sorzabalbereren lekua hartu zuen. 1985. urtean, beste hiru talderekin batera, arrakasta handia lortu zuen disko bat plazaratu zuten, eta geroago “Kortatu”, “A la calle”, “El estado de las cosas” (hirurak gazteleraz), “Kolpez kolpe” (euskaraz) eta “Azken guda dantza” diskoak kaleratu zituzten. Bost urtean 280 kontzertu eskaini zituzten Euskal Herrian eta Europan zehar: Alemania, Suitza, Frantzia, Italia, Holanda, Polonia, besteak beste. Hasieratik nabarmendu ziren musikaren freskotasunagatik eta jarrera politiko gogorragatik. 1988. urtean Fermin eta Iñigo Muguruzak taldea desegin eta hurrengo urtean Negu Gorriak taldea sortu zuten.