Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korta, Jose Luis

Arraunlari eta patroi gipuzkoarra (Orio, 1949). Herriko traineruan hasi zen arraunean, nahiz eta bere karrera luzean beste hainbat taldetan ere ibilia izan, Lasarte-Mitxelinen, Kaikun eta Zierbenan, esaterako. Lorpenik esanguratsuenak, nolanahi ere, Orioko traineruarekin lortu zituen. 1997an, urteetan aurrera zihoala, Kantabriako Castro Urdiales herriko arraun taldearen ardura hartu zuen entrenatzaile gisa, nahiz eta maiz arraunean ere aritu. Talde horrekin titulu handirik lortu ez badu ere, arraunaren lehen mailara eraman du Castroko trainerua Jose Luis Kortak.