Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korsakoff-en psikosi

Med. Buruko eritasuna, Sergei Sergeievitx Korsakoff errusiar neuropsikiatrak aztertu zuena. Garunean du eragina eta ezaugarri nagusia amnesia larria da (oroimen gabezia). Gaixoak nekez ikas dezake informazio berria, eta ez da gauza gertatu berri diren jazoerak gogoratzeko. Zenbaitetan iragan urruneko gertaerak ere ahaztu egiten zaizkio, eta hutsuneak betetzeko informazioa asmatzeko joera izan ohi du. Arrazoi nagusia alkoholismoa da, batez ere tiamina (B1 bitamina) urritasuna denean, eta garun gaixotasunak edo zauri larri batek ere eragin dezake. Askotan gaixotasun iragankorra izaten da, baina batzuetan kroniko bihur daiteke.