Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koral 1

iz. Talde handietan bizi den zelenteroduna, animaliek berek jariatzen duten kare egitura batean kokatzen dena; kare egitura hori, harkaitzak osa ditzakeena (Ord. Corallimorpha eta Ord. Madreporaria eta Subkl. Octocoralaria).  v  Koral gorria (Corallium rubrum). Karekizko eskeleto gorri mamitsua duena. Eskeletoaren adaki bakoitzak zulo txiki asko izaten ditu eta handik kanporatzen dituzte barruan bizi diren polipo zuriek beren luma itxurako zortzi garroak. 20-30 cm-ko garai izan daiteke kolonia bakoitza. Mediterraneo itsasoan, harkaitzari eta hartzuloetako azpiari itsatsirik bizi da. Etxe barruetan apaingarri gisa edukitzeko hartzen da.  v  Koral arrunta (Corallium rubrum). Kolonietan bizi den oktokoralarioen taldeko polipoa, karekizko eskeleto adartsua duena eta kolorez gorrixka dena.  v  Koral urdina (Helipora coerulae). Zenotekalioen ordenako antozooa, polipero urdina duena.  v  Koral beltza (Anthipates spiralis). Polipero beltz distiratsua eta adartsua duen korala. || Poliperoak bizi izan diren karekizko eskeleto leundua, bitxigintzan erabiltzen dena. Koralezko lepokoa. Koralezko ezpainak: ezpain gorriak.  v  Koral arrezifea. Geol. Koralez eta kaltzio karbonatoa finkatzeko gaitasuna duten beste zenbait organismoz (alga gorriak, poliketoak, etab.) eratutako itsasazpiko geruza.