Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korais, Adamantios

Greziar idazlea (Izmir, Anatolia, 1748 - Paris, 1833). Greziako literatura modernoaren aitzindaria eta greko hizkuntza modernoaren eraberritzaile nagusia izan zen. Montpellierren egin zituen medikuntzako ikasketak, baina bukatu gabe utzi eta Greziako independentziaren aldeko lanetan murgildu zen. Lehen idatzietan Hipokrates eta Teofrastoren lanak itzuli zituen greko modernora, eta Greziako Literaturako Liburuak eta Parerga izeneko bildumak eskaini zituen 1895-1827. urteetan. 1728-1835. urteetan, greko modernoaren lehen hiztegia eman zuen Atakta izenburuaz. XVIII. mendeko liberalismoan hezi zen eta ez zituen onartu eliza ortodoxoaren edota Bizantzioko inperioko idatzien oinarriak greko modernoa moldatzerakoan. Parisen eman zituen Koraisek urte asko, han sortu zuen Filohelendarren Elkartea (Société Philhellénique de Paris) eta idatzi asko idatzi zuen Greziaren independentziaren alde.