Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koral-suge

iz. Zool. Ezkatadunen ordenako eta elapidoen familiako sugea (Elaps edo Micrurus corallinus). Ameriketako elapidoetan ezagunena eta 1,50 m inguru luzea. Azala eraztun gorri, hori eta beltz sarriz tartekatua izaten du eta gorputza oso biribila. Pozoi bizi samarra duen arren makala da izaeraz eta ez da arriskutsua gizonarentzat.