Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kodes mendiak

Nafarroako mendiak Lokiz mendiak baino hegoalderago eta mendebalerago daudenak. Iparraldean Araba eta alboetan Agilar eta Berrotza ibarrak (Nafarroa) daude. Kodes mendilerroko gailurrik garaiena Joar mendia da (1.414 m). Kodes mendipean, Nafarroako Torralba del Rioko udalerrian, Ama Birjina Kodesko Santutegia dago.  v  Kodesko Santutegia. Kodesko mendien oinetan dagoen santutegia, Torralba del Rioko udalerriko eremuetan. XVI-XVII. mendeetan eraiki ziren santutegiaren atal nagusiak: habeartea, kapera eta eliza. XVIII. mendekoak dira sakristia (1713), kanpandorrea eta erretaula barrokoak (1713-1761). XIV. mendeko Ama Birjinaren irudi gotikoa gorde da elizan. Apezpikuaren jauregiak (1692) osatzen du multzoa.