Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kodaka

iz. Zool. Klupeiformeen ordenako klupeidoen familiako arraina (Alosa alosa). 60 cm inguru luzea da. Itxuraz sardintzarraren antzekoa izaten da; neurriz, ordea, hura baino handiagoa da. Kolorez urdina nahiz zilar kolorekoa izan daiteke, eta distira horixkakoa. Europa inguruetako itsasoetan asko zen lehen, baina gaur oso urritua dago. Ahogozo oneko haragia du.