Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kodak

Argazkilaritzako gaiak eta materialak egiten dituen etxea. Georges Eastmanek (1854-1932) argazki makina bat erosi zuen 1870ean, eta garai hartan ezinbestekoa zenez halako tresnak erabiltzen hasi aurretik ikastaroak egitea, argazkigitzarako zaletasuna sortu zitzaion eta erabaki zuen erraztu egin behar zela tresna haien funtzionamendua. Erabil erraza izango zen emultsio bat bilatu behar zen. Emaitza izugarri onak lortu zituen, eta 1881ean enpresa bat sortu zuen bere xafla sentikorrak merkaturatzeko. Handik zazpi urtera, bobinazko argazki makina bat sortu zuen, film arin bat erabiltzen zuena. Tresna berri hari Kodak izena eman zion Eastmanek. Makina hari esker edozeinek ikas zezakeen argazkiak ateratzen. Izan ere, zaletuak argazkiak atera eta Kodak etxera bidaltzen zuen bobina gero, eta etxeak bobina berri bat bidaltzen zion. 1891n Eastman-ek hobetu egin zuen film hura, eta argazkilariak berak karga zezakeen tresna bat sortu zuen. 1900. urtean Brownie tresna kaleratu zuen, dolar bateko prezioan. Eastmanek, aldi berean, zinemarako filmak egin zituen. Alor horretan Pathé etxe frantsesa izan zuen aurrez aurre, baina 1924an, elkartu egin ziren bi etxeak (1924).