Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klan

iz. Zenbait herritako leinu edo familia sistema.  v  Oinarrizko soziologia unitatea, gehienetan exogamoa talde barruan ezkontzea debekatua duena, alegia. Kideen arteko elkartasuna handia da; babesa eta laguntza eskaintzeaz gainera, jabegoaren transmisioan sor daitezkeen eztabaidetan artekaritza eskaintzen du. Klan batzuetan, batasuna adierazteko, kide guztiek totem edo irudi berbera bere egiten dute, australiar jatorrizkoen klanek edo Estatu Batuetako indiarrenek, adibidez.