Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klamidomona

iz. Biol. Bi flagelodun organismo zelula-bakarren generoa. Botanika sailkapenetan alga berdeen ordenan sailkatzen da eta zoologiako sailkapenean landare itxurako protozooen ordenan. Klamidomonen zelulan esfera itxurako mintza, estigma eta katilu formako kloroplastoa bereizten dira. Fotosintesia egiten dute, baina zelularen gainazaletik ere har ditzakete elikagaiak. Hormonen gisako gai berezi batzuk dituzte, organismoaren zenbait funtzio kontrolatzen dituztenak.