Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klamidia

iz. Biol. Bakterio bizkarroien generoa, gizakiaren infekzio asko sortzen dituena. Klamidia generoak bi bakterio mota hartzen ditu: C. psittaci eta C. trachomatis. C. trachomatis motakoek sexu harremanen bidez kutsatzen diren infekzio gehienak sortzen dituzte eta C. psittaci bakteriek trakoma eritasuna. Klamidia onddoek sortutako infekzioak sendatzeko tetraziklina erabiltzen da batez ere, eta eritromizinaz eta sulfonamidaz osatutako drogak ere egokiak dira.