Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kitasato, Shibasaburo

Japoniar sendagilea eta bakteriologoa (Kumamoto, 1852 - Gumma, 1931). 1885-1891era E. von Behring-ekin batera lan egin zuen Berlingo Robert Koch laborategian; tetanosaren eta difteriaren baziloak ikertu zituen. 1890ean, Behring-ekin batera, antitoxinek eritasunaren kontra indartzeko duten balioa frogatu zuen. 1894an, Hong Kong-en izan zen epidemia batean, Alexander Yersin bakteriologo frantsesarekin ia aldi berean, izurri bubonikoa eragiten duen Pasteurella pestis baziloa aurkitu zuen.