Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kistiakowsky, George B

Estatu Batuetako kimikaria, ukrainarra jatorriz (Kiev, 1900 - ? 1982). Alemanian egin zituen kimika ikasketak. 1926an Estatu Batuetara joan zen eta 1933an hango herritasuna hartu zuen. Berrogeita bat urtez aritu zen kimika eskolak ematen Harvarden eta ohorezko sari asko jaso zituen. Eisenhower-ek, Estatu Batuetako lehendakariak, zientzia eta teknologia laguntzaile kargua eman zion eta Science Advisory Committee batzordeko lehendakaria izan zen 1957-63 bitarteko urteetan. Fisika eta kimika alorretan aditua izateaz gainera, lehergaiez ere asko zekien, eta Manhattan proiektuan parte hartu zuen; berak diseinatu zuen lehen bonba atomikoaren lehergaia. Hala ere, arma nuklearren ahalmen suntsitzaileaz jabeturik, bertan behera utzi zuen zeregin hori, eta era horretako armen kontrako jarrera sutsua hartu zuen. 1967an utzi zuen Pentagonoa eta Harvardeko unibertsitatera itzuli zen eskolak ematera.