Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kitat-Kyushu

Japoniako Kyushu uharteko iparraldeko hiria, uharte horren eta Honshu bitarteko Shimoseki itsasartean. 1.063.000 biztanle (1983). 1963an sortu zen, Moju, Tobata, Yawata, Kokura eta Wakamatsu hiriek bat eginez. Japoniako industriagunerik garrantzitsuenetakoa da. Yawatan siderurgia da nagusi eta orobat Kokuran; Wakamatsuko beira lanak mundu osoan zabaltzen dira; Tobatan arrantza portu handia dago, eta Teknologia unibertsitate bat du; Moji-n dago Asiako portu artifizial handiena. Shimoseki itsasartearen azpitik zulatutako tunel batez Honsu uhartearekin lotzen da.