Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kikuiu

iz. Etnogr. Afrikako izen bereko leinuko kidea. Kikuiuak Kenyako hego erdialdean bizi dira, eta etnia ugariena dira. Nekazaritzatik bizi dira; bantu hizkuntza bat hitz egiten dute. 1950 ondoko urteetan, europar kolonialistek lur emankorrenak hartu nahi izan zituztenean, matxinatu eta Mau Mau iraultza antolatu zuten: Kenyaren independentziaren aldeko borrokan buru izan ziren kikuiuak. Ordu arte etxaldeetan bizi baziren ere, iraultzaren garaian gobernuak herrietan bildu zituen. Geroztik, kikuiu askok herrietako bizimodua gorde dute.