Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kiktereute

iz. Zool. Kanidoen familiako ugaztun haragijalea, katajinetaren antzekoa (Nyctereutes procyonides). 60 cm inguru luze, eta 30 cm garai izaten da. Gorputz-luzea, hanka-motza eta ile-arrea da. Gehienak Asiako ekialdean badira, baina Austrian eta Alemanian ere bizi da, ur asko den eskualdeetan beti. Gauez irteten da arratoiak edo arrainak harrapatzera, baina landareak ere jaten ditu.