Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kelonio

iz. eta izond. Zool. Narrastien klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Burezur txikikoak, hortzik gabeak eta gorputz moztaka eta sendokoak izaten dira. Gorputza hezurrezko bi krosko gogorrez estalia dute, gainetik eta azpitik. Burua, hankak eta isatsa bakarrik ateratzen dituzte oskoletik kanpora. Arrautza bidez ugaltzen dira. Hamabi familia dira, testudinidoak, emididoak, etab. Ordena honetako animaliarik ezagunena apoarmatua da.