Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Keaton, Buster

Estatu Batuetako zinema antzezle eta zuzendaria (Kansas, 1895 - Hollywood, 1966). Joseph Francis Keaton zuen benetako izena. Gurasoak zirkuko akrobatak zituen, eta haiekin lan egin zuen hiru urte zituenetik aurrera. Zineman Roscoe Arbucklerekin (“Fatty”) batera hasi zen lanean, eta film labur asko egin zituen. 1919an bakarrik hasi zen lanean, eta berak zuzentzen eta jokatzen zituen bere filmak. Zinema ahostuna zabaldu zenean hasi zen Keatonen beherakada. Film nagusiak: The Navigator (1924), The General (1926), The Cameraman (1926).