Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Keating, Paul

Australiar politikaria (Sydney, 1944). Australiako Lehen Ministroa izan zen 1991. urtetik 1996. urtera. Hamalau urte zituela ikasketak bertan behera utzi zituen eta urtebete geroago Australiako Alderdi Laboralistan sartu zen. Hogeita bi urterekin hasi zen kargu politikoak hartzen. Hawke Lehen Ministroaren ordezkoa eta diruzaina izan zen zortzi urtez. 1991ko hauteskundeetan Lehen Ministro izendatu zuten. Australia errepublika bihurtzea eta herrialdeko bandera berritzea proposatu zuen, Erresuma Batuaren bandera zuelako ertz batean. 1996an hauteskundeak galdu ondoren politika utzi zuen.