Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katakali

iz. Indiako bost dantza-drama klasikoetako bat. Indiako hego-mendebalekoa da jatorriz, eta Ramayana-ko, Mahabarata-ko edo Saiva literaturako pasarteak ditu oinarri. Kontakizuna kantuen eta dantzen bidez ematen da aditzera. Katakali ikuskizunak gau osoa irauten du, eta gizonezkoek eta mutikoek jokatu ohi dute.