Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kataiev, Balentin Petrovitx

Ukrainar idazlea eta politikaria (Odesa, 1897 - Mosku, 1986). 1917ko Iraultzan parte hartu zuen. Bere lehen obra nagusia Rastratchiki (1927, Barreiatzaileak) izan zuen. Han, Gogolen tradizioan, burokrazia kritikatzen zuen. Vremya, upered! (1932, Denbora, aurrera!) gizarte berrian herri osoak parte hartzearen aldeko deia da. Beleyet parus odinoki (1936, Kandela zuri bakartia) autobiografiazko obra da. Eleberrietan bezala antzerki obretan ere umore eta satira ikuspegia zabaltzen du.