Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katagorri

iz. Basoetan bizi den ugaztun karraskaria, ile harro luzeko isats luzea duena (Sciurus sp.).  v  Katagorri hegalaria (Pteromys volans). 60 cm inguru luze izaten da, eta isats iletsu luzea, 50 cm-koa, izaten du. Aurreko hanketatik atzekoetara larru-bildu hedakor bat du jauzi egitean airean eusteko. Bizkarreko ileak gris ilunak izaten ditu, eta zuria sabela. Fruituak, ernamuinak, eta adar berriak jaten ditu. Indian, Sri Lankan, Sondako eta Filipinetako uhartedietan bizi da.