Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karibe

izond. eta iz. Espainiarrek Amerika konkistatu zutenean Antilla Txikietan eta inguruetako itsasertzetako lurraldeetan bizi zen izen bereko tribuko kidea. || Gaur egun, Antilletako karibeen hizkuntzak ez ezik, Hego Ameriketako beste zenbait lekutan hitz egiten diren zenbait hizkuntzaz esaten da.  v  Uharteetako karibeak gerra zaleak ziren (kanibalak ziurrenera); kontinentetik joanak ziren; espainiarrak hara iritsi zirenean, hango arawak indiarrak kanpora egotzi eta hedatzen ari ziren oraindik. Gizonezkoak bakarrik mintzatzen ziren karibez, emakumezkoak arawak hizkuntzaz mintzatzen baitziren; emakumezkoak inguruko tribuetatik bahituta eramaten zituzten; gizonezko presoak, berriz, torturatu eta hil egiten zituzten.