Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karibe itsasoa

Atlantiko ozeanoaren mendebaleko itsasoa, ekuatorez iparraldera dagoena eta Hego Ameriketako kostaldeak bustitzen dituena. 2.640.000 km2 inguru hartzen ditu. Hegoaldean Venezuela, Kolonbia eta Panama ditu; mendebalean Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala eta Yucatan-go penintsula; iparraldean Kuba, Española, Jamaica eta Puerto Rico; ekialdean Antilla Txikietako uharteak. Sakontasunik handiena Cayman sakanean du, Kuba eta Jamaica bitartean (7.685 m).  v  Klima. Karibeko klima tropikala da ia beti, baina alde handiak daude leku batetik bestera, leku bakoitzeko mendien garaiera, itsaslasterren edo haizeen arabera.  v  Ekonomia. Karibe itsasoaren inguruko herrialdeen ekonomian eragin handia du turismoak. Karibe aldea neguko turismorako munduko lurralderik garrantzizkoena bihurtu da.