Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kariatide

iz. Arkit. Emakumezko eskultura, zutabeen ordez erabilia, euskarria dena, beraz. Kariatide zaharrenak marfilez eginikoak agertu ziren, Fenizian. Marmolezkoak Delphi-n, brontzezkoak Grezia arkaikoan, etab. Adibiderik aipagarriena Atenasko Akropoliko Erekteion tenpluaren atariko sei irudiak dira, (K.a. 420-415). Haien kopia zehatzak Tivoliko Hadrianoren Villan eraiki ziren, eta halako bi irudi erraldoi, Eleusis-ko propileoan. Batzuetan korai izena hartzen dute. Europar arkitekturak ugari erabili izan ditu XVI-XVIII. mendeetan zehar.