Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kane, Francis

(Harold Robbins izenaz ezaguna). Estatubatuar idazlea (New York, 1916 - Kalifornia, 1997). 1940an Universal Pictures zinema enpresan hasi zen lanean, 1946. urtea arte. Bere eleberri asko zinemarako moldatu izan dira, eta horrek sekulako ospea eman dio. Bere lanak zineman lortzen ari ziren arrakastaz ohartuta, Harold Robbins Productions ekoiztetxea sortu zuen. Munduan liburu gehien saldu duen estatubatuarra da. Bere lanak berrogei hizkuntzatara itzuli dira. Lan ospetsuenak ditu: Amets trafikatzaileak (1949), Danny Fischer-en hilarria (1951), Ez nazazu sekula utz (1953), Parkearen etorbidea, 79 (1955), Abenturazaleak (1966), Betsy (1971), Itsaslapurra (1974), Andre bakartia (1976), Xanadu-tik jaisten (1984) eta Piraina (1986).